XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Ni zure alabaren hezitzaile eta irakasle naizen aldetik, beste asmo batzuk ditut berarentzat.
Nere lana da eta lehengo bere barne-armonia hura lortzen lagundu nahi diot haurrari.
- Benetan uste al duzu arreta-galtze pixka bat buruketetan eta tinta-mantxa batzuk kuadernoan hain inportanteak direla?
- Adibide zehatza benetan, Korner anderea!
Kaligrafi kuadernoa!
Horixe baietz!
Horretxek adierazten bait du hain zuzen zenbateraino galdu duen haurrak bere barne-oreka.
Baina utz dezagun alde batera idazkera.
Egoki al deritzozu Lottek aspaldi honetan bere ikaskideak jotzeko darabilen ohiturari?
- Ikaskideak?
- Kô*rner andereak hitzaren amaiera azpimarratu du propio.
Anni Habersetzer bakarrik jo duela uste nuen.
- Bakarrik?
- Bai.
Anni Habersetzer horrek ongi irabazia zeukan jaso duen masailakoa.
Norbaitek eman behar zion merezitakoa.
Bazen garaia!
- Baina, Korner anderea!
- Bere umore txar guztiak gelako txikienari jasan erazten dizkion honelako haur handi bat ez lukete irakasleek defendatu behar.
- Baina nola?
Egitan?
Nik ez nekien horretaz ezer ere!
Galdegiozu orduan Ilse Merck koittaduari.
Beharbada kontatuko dizu zerbait guzti honetaz.